XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) BAINO ASKOZ ERE GEHIAGO Geltoki eta trenetan pertsona askok lan egiten dute.

Batzu, hala nola geltokiburua, mekanikariak, garbitzaileak... gauza guztien funtzionamendu onaz arduratzen dira.

Merkantzi trenetan pertsonal gutxi doa, produktuek ez dutelako ardura handirik behar.

Bidaiari trenetan, bidaiariez arduratzen diren pertsonak begiratzaileak, zerbitzariak, geletako morroiak, etab. dira.

Bidaia amaitu denean, pertsona batzuk fardeleriak deskargatzen dituzte.

Handik, bidaiariek beste garraio moeta bat erabiliko dute beraien etxeetara iristeko.

DENBORAPASA 1. Zer deritzozu lehenengo orrialdeko iragarkiari?. Uste al duzu egia dela?.

2. Egin ezazu ibilbide bat trenez zure biziterritik beste biziterri hurbil batetaraino.

3. Hauteman ezazu ea badagoen beste tren moeta bat aipatutakoez gain.

4. Egin ezazu zure etxean edo zure auzategian inkesta bat trenari buruz.

Hauxe izan daiteke itaunketa: Uste al duzu gure trenak erosoak direla?.

Zure ustez, trenen ordutegiak egokiak dira?.

Zer nabarmenduko zenuke trenean?.

Zer da gutxien gustatzen zaizuna?.

Erabiltzen duzu normalean trena zure joanetorrietan?.

5. Azal iezaiozu lagunen bati zure hitzez trenaren historia.

6. Zein da munduko trenbiderik luzeena?.

7. Asma ezazu etorkizuneko trena eta marraz ezazu zure koadernoan.

Honelako datuak jar ditzakezu: hartuko lukeen abiadura, eraman lezakeen bidaiari kopurua, etab..

8. Bila itzazu ondoko letra porrusaldan tren geltoki bati dagozkion bost hitz.